XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) esan zion pozaren pozez aurpegian mosu ematen zion bitartean.

Hanni kometa berria probatzera joan zen berehala, etxetik hurbil samar zegoen zelai zabal batera.

Makiltxo batean kiribilkatua zegoen haria astiro-astiro askatuz joan zen eta kometa ezin gorago altxa zen sotilki, airean bira eta bira trebezia aparta erakutsiz aritu zelarik.

Luzaro jolastu zuten elkarrekin harik eta eguzkiaren errainuak indargetu eta ilunsentiarekin batera lo egiteko etxeratu ziren arte.

Biharamunean, Hanni kometa aireratzen hasi zenean, ahots bat entzun zuen hitzetik hortzera:

- Hanni, utz nazazu oso gora igoten, mesedez.

Hannik harriturik begiratu zuen bere inguruan, baina ez zegoen inor.

Bai, kometa zen mintzatzen ari zena.

- Zuk hitz egin dezakezu? galdetu zuen.

- Noski, zergatik ez bada? erantzun zuen kometak.